Geu be bagara itsasoa
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira dokumental honetan. Sareginak, neskatilak, enpakadoreak, arrain-saltzaileak, arrain-fabriketako beharginak, armadoreak, enpresa-andreak¿ Eurei jasotako testigantzak eta bizipenak dira lan honen oinarria. Ikerketa honen helburua emakumeok izan duten garrantzia erakustea da eta euren lanari ondo merezita duten ikusgarritasuna ematea. Itsas-andereak zainetan kresala daroa! Zaindu dezagun geure-geurea dena!
¿La esperas en otra plataforma? Te avisamos por email cuando llegue.
Este producto usa la API de TMDB pero no está respaldado ni certificado por TMDB.