Erakusketak agerian jartzen du Guggenheim Fundazioak mugimendu artistiko horrekiko duen konpromiso irmoa. Pop arteko sortzailerik adierazgarrienen funtsezko 40 artelanez osatua dago, eta mugimenduaren legatua zabaltzen duten proposamen garaikideen atal bat ere badu. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako Estatu Batuetako gizartean nagusi ziren bizitasun ekonomikoak eta kontsumismo hasiberriak bultzatuta, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, James Rosenquist eta Andy Warhol bezalako artistek kultura herrikoi edo popularrak —hitz horrexetatik dator mugimenduaren izena— berezkoa duen lengoaia bisuala aztertu zuten, eta inspirazio-iturri gisa erabili zituzten iragarkiak, aldizkari merkeak, egunkariak, publizitate-hesiak, filmak, komikiak, baita erakusleihoak ere.
¿La esperas en otra plataforma? Te avisamos por email cuando llegue.
Este producto usa la API de TMDB pero no está respaldado ni certificado por TMDB.