Lurzorua ardatz hartuta —espazio materiala eta ekosistema partekatua den aldetik— arte garaikideak harekin hartu-emanean jartzen gaituen moduak aztertzen dituen erakusketa anbiziotsua da. Museoak Ingurumen Jasangarritasunarekin duen konpromisoaren baitan, Lurraren arteak adierazpide artistikoen kartografia multidiziplinarra eta askotarikoa eskaintzen du —arte bisualak, arkitektura, artisautza eta diseinua tartean— gure planetak bizi duen klima-aldaketaren eta krisi ekosozialaren aurrean tresna, aukera eta etorkizunen eszenarioen inbentario bat aurkezteko. Erakusketa Iberdrolak babestua da, eta oraingoan bere bildumako hiru artelan utzi ditu maileguan bertan ikusgai jartzeko.
¿La esperas en otra plataforma? Te avisamos por email cuando llegue.
Este producto usa la API de TMDB pero no está respaldado ni certificado por TMDB.