Atzera begirako erakusketa da. Hirurogeita hamar pieza ingururen bitartez, mundu fisikoan oinarritutako lengoaia abstraktu bereziagatik gailendutako Martha Jungwirth (1940, Viena) artista austriarraren obraren sei hamarkada hartzen ditu. Hala, erakusketa honetan 1976tik 2023ra bitartean sortutako akuarelen eta olio-pinturen hautaketa bikain bat ikusi ahal da, baita ia 50 urteko ekoizpena biltzen duten hiru artista-liburu ere. Jungwirthen margolan eta akuarelak giza formaren, animalien, artearen historiaren eta mundu osoan zehar egindako bidaia luzeen behaketak inspiratutakoak dira, eta ariketa horretatik jaiotako lanek espontaneotasuna iradokitzen dute forma alderrai eta kolore bizien bitartez. 1966az geroztik, hau da, Joan Miró Saria jaso zuenetik Martha Jungwirthen obra espainiar estatuan erakutsi den lehen aldia da.
¿La esperas en otra plataforma? Te avisamos por email cuando llegue.
Este producto usa la API de TMDB pero no está respaldado ni certificado por TMDB.